Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa.

Atzera Lotura agindua osora

Era berean, Lurzoruaren 2/2006 Legea indarrean sartzearekin batera Eraikinen Azterketa Teknikoak izeneko figura sortu da. Azterketa horiek egiteko zenbait kasutan diru-laguntzak emango dira.

1. Artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 42.1.d) artikulua garatzea. Artikulu horrek ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko babesgarriak diren jardunak arautzen ditu.


2. Artikulua.– Jardun babesgarriak.

1.– Etxebizitza izatea erabilera nagusitzat duten eraikuntza-unitateen inguruko birgaitzeko jardunak honako baldintza hauek egiaztatzen direnean bakarrik hartuko dira jardun babestutzat:

b) Hirigintzara moldatuta ez dauden eraikuntza-unitateen edo egiturari edo eraikuntzari dagokionez moldatuta ez dauden eraikinen kasuan, ez dira babestuko aipatutako baldintzak lortzeko beharrezko lanak barnean hartzen ez dituzten obrak. Bereziki ez da diru-laguntzarik emango obrak egin beharreko eraikinak 50 urte edo gehiagoko antzinatasuna duenean, obra horiek ez badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 200. artikuluan adierazten den beharrezko Eraikinaren Azterketa Teknikoa egin ondoren Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1988 Legearen arabera eskumeneko teknikariak idatzi beharreko txostenean eskatutako edo gomendatutako obrak biltzen, betiere onartzen diren eredu ofizialei jarriki.

6. Artikulua.– Babes daitekeen aurrekontua.

1.– Dagokion administrazio-ebazpenean berariaz adierazi beharko da babes daitekeen birgaitzeko jardunaren aurrekontua. Babes daitekeen aurrekontutzat hartuko da etxebizitza, merkataritzako lokal edo elementu komun bakoitzari dagokion jardunaren kostu erreala. Kostu horrek barnean hartuko ditu obrak egikaritzeko kontratuan adierazitako prezioa, laguntza teknikoko kontratuan adierazitako prezioa eta birgaitzeko jardun hori dela-eta ordaindu beharreko eskubide, tasa eta gainerako prezio publikoak, eta hala badagokio Eraikinen Azterketa Teknikoen borondatezkoak zein nahitaezkoak) txostena idazteagatiko ordainsariak. Ez du barnean hartuko dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

Web Mapa